XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Asto beltza.- Niri pena haundia ematen zidatek astoek, Anbruxio.
- Tira, Zepelino! Holakorik ere!.
- Bai, Anbruxio.
Horien bizimodua nigargarria duk.
- Oso bapo bizi izan den hamaika asto ezagutu diat nik.
- Ez diat sinesten.
Astoen bizkarra berotzeko eskubidea dutela uste diate denek.
Zigorrakada ederrak hartu eta isildu egin behar.
- Makurkeriaren
- Askotan errurik gabe ere, Anbruxio.
Hori ez duk txarrena, baina.
Bizkarra berotu ez ezik, beti arrazoi txarrak entzun behar.
- Horregatik axolatu, Zepelino? Nitaz behintzat, ari daitezela marmarka, ni neure gogara
- Ene, Anbruxio.
Holako astakeriak esanda, hi ere asto gaixo horien lehengusuren bat ez ote haizen, askotan etortzen zaidak burura.
- Ba litekek; ni astoekin beti ongi konpondu izan nauk.
- Ez duk harritzekoa.
Zera esaten ari ninduan, baina, Anbruxio.
Txarrena gaizki esanak direla.
Norbaitek ere gauzaren bat oker egin edo esan duela eta hara berehalako hitza:
- Ez nian uste, Zepelino, horren bihotz biguna huenik.
- A, Anbruxio.
Askotan erregutu zioat Jaunari gauza bat; oraindik ordea, ez zidak mesede hori egin.
- Tira, Zepelino, Jainkoa ere sartzen al duk asto kontuetan?.
- Zergatik ez, Anbruxio? Jesus haurra ez al zen, bada, asto baten arnaspean jaio?.
- A bai, ahaztuta nengoan!.
- Hara, bada, Jainkoak behintzat, behin eta betiko zuzenbidea egin zian hor astoekin.
Ebangelio osoan ez duk astoen kontrako hitzik aurkituko.
- Ez zekiat, bada.
- Nik bazekiat, bada.
- Hots, eta zer eskatzen hion Jainkoari?.
- Asto guztiak arrantzaka has daitezela.
- Holako musika ederra iruditzen al zaik, bada?.